lunes, 10 de diciembre de 2018

Jolastokiak-Jolasaldiak / Recreos (IV). Ekin Jolasteari!

Jolasaldia edo jolas ordua ikasleek ikasteko jarduera utzi eta jolaserako eskolan bertan hartzen duten atsedenaldia da. Pedagogoek garrantzi handia ematen diote jolasari eta ildo horretatik ez da gutxietsi behar jolasaldiak duen garrantzia, ikasleak jolastu eta beste ikasleekin harremanetan jartzeko. 


 EKIN JOLASTEARI!  es un atrayente proyecto que ya se puso en marcha durante el pasado curso (2017/18) con el objetivo de ofrecer al alumnado de educación primaria de nuestro centro alternativas  organizadas de distracción y diversión en los recreos matinales. Maitane (PT) e Irantzu (Directora) han sido las impulsoras-organizadoras-diseñadoras de las actividades propuestas. Esta actividad tiene un segundo objetivo destacable: acercar al alumnado a la biblioteca escolar y que ésta resulte un espacio agradable para los niños y niñas.

Honen bitartez ikasleek, hala nahi izanez gero, beren goizeko atsedenaldia eskolako gela jakin batean igarotzen dute,  mahai jokoetan, eskulan txikiak burutzen, koreografiak prestatzen, ipuinak kontatzen eta, oro har, ekintza honetarako egokiak diren materialak erabiliz.
Proiektu honen helburuak honako hauek direla esan daiteke:
- Ikasleen arteko bizikidetza indartzea.
- Jolasorduari balio hezitzailea eranstea.
- Ohiko gelatik kanpo Euskararen erabilera sustatzea.
- Aisia momentua dibersifikatzea.
- Ikasleen parte-hartzea lantzea.
- Eskola liburutegiaren erabilpena bultzatzea.
Hizkuntza lantzeaz gain, ikasle arduranunek besteei jolasak irakasten eta laguntzen diete.
Umeengan ilusio handia ikusten da. Dibertigarria da denontzat. Elkarrekin ikasiz eta olgetan!
Atsedenaldia eta denbora-pasa edonorentzat onuragarriak eta beharrezkoak badira, are garrantzitsuagoak dira hezkuntza bidez izaeraren hazkunde eta garapen prozesuak bete-betean hartzen duen harentzat. Haurtzaroan jolasaldiak ezinbesteko garrantzia du heldutasunerako nahiz gizarterako bidean.
Para este curso, estas actividades se han programado  en semanas intercaladas, agrupándolas en diferentes días, según las edades del alumnado participante.
 
       
            


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...