Inauteriak,
ihauteak, ihoteak edo haratusteak mundu osoan zehar neguaren bukaera aldera
ospatzen diren jaiak dira. Haratuste hitzaren jatorria "haragi uztea"
omen da eta, mendebaldeko euskaraz erabiltzen da, nahiz eta gaur egun
"haragi" eta "utzi" hitzak euskalki hartan ohikoenak ez
izan. Azken izen hau mundu osoan zehar erabiltzen den carnaval edo carnivalen
parekoena da, hauek latinetik baitatoz: carne (haragi) eta levare (utzi). Hala
ere Euskal Herrian iñauteri, ihauteri, haratuste eta iyote gehiagotan erabiltzen
dira. Inauteri
hitzak "inausi" aditzarekin harremana bide dauka, zuhaitzak inausteko
garaiarekin, alegia.
En estas dos primeras fotografías, de los Carnavales de 2006, tenemos primeros planos de Arrate y Alen, que, años después, han regresado a Concha para hacer sus prácticas de Magisterio.
2008ko Inauterietan
-goiko irudian LH1ekoak andereño Rosarekin; behean Itzal (LH2) eta Araitz (LH1)-
Egun hiri
inauterietako osagai nagusiak mozorroa, musika eta dantza badira ere, inauteri
tradizonaletan ekintza-esparru zabalagoa zegoen: txantxak, zarata sortu,
eltzeak puskatu, elkarri ura, zahia, irina eta beste gauzak bota, puxikaz eta
makilez jo, txakur eta katuen buztanei gauzak lotu, oilarrekin jolastu, etxez
etxeko eskeak egin ondoren oturuntzak, iseka egin, irainak bota, sekretu eta
zurrumurruak zabaldu eta abar.
Araitz eta Maider, 2013an
Aingeru (goian) eta Ibon (behean) sirenatxoak
El carnaval es
una celebración que tiene lugar inmediatamente antes de la cuaresma
cristiana (que se inicia con
el Miércoles de Ceniza),
y que tiene fecha variable (entre febrero y marzo según el año).
Tradicionalmente comienza un jueves (jueves lardero) y acaba el martes siguiente (martes
de carnaval). El carnaval combina
elementos tales como disfraces, grupos que cantan coplas, desfiles y fiestas en
la calle. A pesar de las diferencias que su celebración presenta en el mundo,
su característica común es la de ser un período de permisividad y cierto
descontrol. En sus inicios, probablemente con un cierto sentido del pudor
propio de la religión, el Carnaval era un desfile en que los participantes
vestían disfraces y usaban máscaras. Sin embargo, la costumbre fue
transformando la celebración hasta su forma actual.
Eneritz eta Nerea
Arrate (goian)eta Alaia (behean)
Olatz (goian) eta Ana (behean)
Esther
Lander bere hezitzailearekin (Elena)
Lucia, Dasha eta Tindra
Jorge arrantzalea Rubenekin, 2013an
2013ko arrainak, Rosa eta Ascenekin
Alen eta Markel
Ascen eta Rober, 2013an
Bob Esponjakoak
(Argiñe, Agurtzane, Olga eta Sonia)
Erika eta Rober
Gaizka eta Raquel
Maria José (Neptuno)
Zonbiak 2011ko Inauterietan
Egoitz, Iratxe eta Ainhize, goian
Jon Flores eta Unai, behean
2012ko euliak
Artzaina artalde gabe
Endika (goian) eta Irati (behean), 2012an
Jorge eta Ana (Kermanekin) beti umore onez
Haimar eta Yael
Patxi, Markel eta Xabi, txerrikumez, 2012an
Andereño Arantzazu Ainhoa eta Gaizkarekin, 2012an
Ama ausarten parte hartzea eskertzen da beti
Osane eta Izaskun, azenarioz
Maider
Egun Turtziozeko eskolako zuzendaria, Roberto Canales
Lukas
Nerea eta Karlotta
Gixane eta Ainhoa
Izaskun
2012ko irakasleak
Andereño Rakel Tabernilla 2008ko Inauterietan
¡CON ESOS DISFRACES CUALQUIERA CONOCE A ESTOS!
Endika eta Xabi, 2006ko Inauterietan
Andereño Rosa Martin 2006an
Saioa, 2008an
Victor Monasterio gernikarra, 2006/07ko zuzendaria
Jorge sukaldaria
Julen eta Aintzane anai-arrebak, 2006an
Andereño Isabel eta Alba
INAUTERIEN HISTORIA
Inauteriak
ez dira Euskal Herrira bakarrik hedatzen. Mundu guztiak ezagutu izan ditu eta
era berean bizi. Gaur egun ere ez dira gutxi jai hauek berpizten eta gaurkotzen
dituzten herriak. Hauetatik bat Euskal Herria berau dugu.
Baina,
nondik datorkigu inauteriak ospatzeko ohitura hau? Inauteriez galdetzean eta mundu
guztian zehar hain hedaturik den ohitura bat dela ohartzean, gizakiak berak
izan duen eta gaur egun duen arrazoi sakonen bati erantzungo diola pentsa
genezake.
Noiztik dauzkagu gure artean ohitura hauek? Gizakiak
bezain zaharrak direla esatea gehiegi bada ere, bai gutxienez artzaintza
arokoak. Beraz, historiaurretik bertatik
datozkigu aztarnak.
Gizakia
artzain bilakatzean, mundua eta izadia beste modu batez ulertzen hasi zen.
Kobazuloetan bizi ziren haiengan, ehiza, arrantza eta fruitu bilketatik agian,
urtaroen aldaketek eragina zuten. Baina are gehiago artzaintzatik bizi behar
zutenengan, udako beroaldietan mendi gainetara jotzen zuten, baina neguko
elurtzetan ibarretara eta itsasaldetara. Bizitza toki finkatu batean egin
beharrean aldatu egiten zuten, udarako toki bat zeukaten, eta negurako beste
bat. Nekazaritzarekin gehiago finkatu zitzaion gizakia lurrari, uzta eta erein
garaiak zirela-eta.
Batzuetan
bizitza errazago egiten zitzaion, bestetan zailago. Eguzkia jarri zuten guzti
honen eragile. Eguzkia beharrezkoa zen fruituak heltzeko. Bera da garai
hartakoentzat bizitzaren oinarri. Hala ditugu euskaraz "Eguberri"
(eguzki berri), eta "Ekain" (eguzki gain). Neguko eta udako
solstizioak kontuan izaten hasi ziren, bai bata bai bestea, jai bereziz ospatzen
zituzten. Negutik udaberrirako bizitza berri baten pozez sortu zen inauteri
aroa eta udan, ekainean "San Joanak".
Antzinako
gizakientzat inauteriek urtaro bat agurtzean eta beste berri bat hastean hartu
zuten esanahi berezia. Abereak hartuz beste lurralde batzuetara jo behar zuten
janari bila. Beraz, murritzaldiak, janari eskasia eta abar ezagutu behar izan
zituzten. Honen aurrean, bai janariz, bai dantzaz, bai edariz hornitutako jai
batez agurtzen zuten aurretiko urtaroa.
Baina
inauterien datu zehatzagoak kristautasuna zabaldu ondoren datozkigu.
Kristautasunak, ohitura zaharrago bati jarraituz, Garizuma ezartzen zigun. Une
hau era guztietako penitentzi, sakrifizio, zigor eta barauz dago osatuta, batez
ere barauz, barauak baitira Garizumako ekintzarik nabarmenenak (aratusteak:
haragi uztea). Garizuma aurreko unea inauteriek osatzen dute. Gizakiak oreka
bat bilatu nahian, Garizumaren aurretik, Inauteriak antolatzen hasi zen.
Inauteri hauek Garizuma esanahiaren aurkako ekintzez osatzen ziren. Inauteriak
azken batean, Garizumaren "zigorrak" jasan aurretik, gizartearen eta
gizakiaren prestakizun psikologiko bat baino ez direla esan genezake.
Inauterien esanahi semantikoaz zera esan
dezakegu, erromatarrek beraiek ere "Carnes tolendas" hitzaz ezagutzen
zutela garai hau, "haragia uzteko sasoia" agian. Guk Bizkaian esanahi
bera duen hitza erabiltzen dugu: "Aratusteak", haragia jatea uzteko
garaia. Gaur egun, Euskal herrian zehar Inauteriak hitza dugu, urtaroaren muga
honetan gizakia bere askatasunik zabalenean dago. Badirudi txantxetan edo adar
jotze garaia dela, hori esan nahi duela hitz honek, festa garaia hain zuzen.
Festa garai honen punturik gorenena asteartea izaten da, ondoren errauts eguna
dator, eta berarekin batera Garizuma.
Testuaren iturria: http://www.santurtzieus.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario