miércoles, 7 de marzo de 2018

Umeentzako ipuinak / Cuentos para niños y niñas - I

          BURUKO  HURA  NORK  EGIN  ZION 
JAKIN  NAHI  ZUEN  SATORTXOAK!         
Gure satortxoak ezbehar itzela izan du  gaur. Bere zulotik burua atera eta ...zast! norbaitek kaka egin dio buruan. Nor izango ote zen? Ardia? Erbia? Behia?... Azkenean euliek lagundu diote satorrari, asko bait dakite haiek kakari buruz. Kixkur txakurrarena zen. Satortxoak ez du bitan pentsatu,  txakurrari egin dio kaka buruan. Lasai eta goxo bere zuloan sartu da goxo-goxo.

Haur hezkuntzarako ipuin polita, modernoa eta haurren gustukoa; euskara lantzeko aproposa, animalien soinuekin eta ahots ezberdinekin. KALANDRAKA  agitaletxea argitaraturiko liburu baten istoriotxoa dugu.
Animaliak eta onomatopeia: animalia bakoitzaren kakak egiten duen soinua zein den irakurri dugu.
USOAK: TXASTA
BEHORRAK: PLOSTA-PLOSTA
ERBIAK: TAR-TAR-TAR
AHUNTZAK: KLASTA-KLASTA-KLASTA
BEHIAK: PLOST
TXERRIAK: BROT
SATORRAK: PLIST

          UDABERRIAREN SORRERA          

Munduan, koloreak adina herri dago. Baina guztiak ez dira berdinak. Bada bat benetan berezia, bitxia, beste herrietan gertatzen ez den arazo bat duena: eguraldi txarraren pean bizi dira bertoko biztanleak, gau eta egun. Ez dute udaberririk ezagutzen, are gutxiago udara, beti euria eta euria, ez dute beste eguraldirik.

Herri txiki baten istorioa kontatuko dizuegu segidan, txikia baina oso polita da. Alde txar bakarra horixe zuen, laino beltz handiak gainean zituela egunero eta ez zutela sekula alde egiten. Bertako haurrak oso triste bizi ziren, ez zuten jolaserako gogorik, ez ziren kalera ateratzen. Egun guztian kopetilun eta haserre zeuden, ezertarako gogorik gabe.

Egun batean, sorgintxo bat jaitsi zen herrira eta bertakoen kexak entzun zituen. Eguraldiaren inguruan ari ziren hizketan:

- Jesus, Margari! Hau dun eguraldia!
- Bai neska. Ez gaitun sekula eguraldi petral honetatik aterako. Beti euria eta euria. Norbaiten kastiguren bat izango dun!

Sorginak elkarrizketa osoa entzun zuen eta zerbait egin behar zuela pentsatu zuen. Ez zekien ezer, baina herri hartan udaberria zen eta udaberria ekarri behar zion nolabait; ezin zuten egun guztia euripean pasaherritar gizajo haiek.

Horrela bada, bere lagunarengana joan ziren ahalik eta lasterren. Denen artean bildu eta ideia bikain bat bururatu zitzaien. Beraien erratzak hartu eta herri osoa estaltzen zuten laino beltzen gainera joango ziren guztiak.

Lainotzar zatar horiekin zebait egiteko, lainoak erratzarekin uxatu nahian hasi ziren. Erratza aurrera eta erratza atzera, azkenean, zeru guztia garbitzea lortu zuten eta lainoak eta euria behar zuten beste leku batetara bidali zituzten.

Azkenean, herri txiki hartan, behin betirako, udaberria ekarri zuten. Jendeak aterkiak gorde eta udarako arropa atera zuen armairutik. Lore ederrak hazi ziren. Animalia guztiak euren lozorroetatik esnatu eta zelaietara atera ziren, eguzkiaren berotasun goxoa nabaritzera. Eta tximeletak eta txoriak hegaka eta kantari jarri ziren. Haurren aurpegietan irribarrea agertu zen eta denak korrika batean kalera joan ziren, baloiak, bizikletak, patineteak, pilotak… jostailu guztiak hartu eta barre eta algara artean jolasean ibili ziren eguzkia ezkutatu arte.

             TULIPAN TXIKIAREN IPUINA          
Tulipan txikia lur azpian bizi zen bera bakarrik eta ez zuen nahi inorekin bildu. Eguzkiari, euriari eta haizeari esker kanpora irten zen eta... zelako sorpresa!

Aquí tenéis tres cuentos modernos y que seguro les van a gustar a vuestros peques.

"El topo que quería saber quién le había puesto aquel adorno en la cabeza"

"La creación de la primavera"

"El pequeño tulipán"

1 comentario:

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...