ERRATZA HEGALARIA
Haurrak korroan,
erratza erdian,
erdikoa biraka,
besteak hegaka.
Salto eta salto,
gira eta bira,
erratzak ukitzen bazaitu,
jokotik kanpo gelditu.
Azalpena
1. Biribilean jarri eta erdian bat jartzen da erratza
eskuetan duela.
2. Lurrari paralelo eta altuera baxuan birak ematen
hasten da.
3. Gainontzekoek erratza beren parera datorrenean
salto egingo dute. Norbaiti erratzak jotzen dionean kanporatuta geratuko da.
Erratzaren ordez soka ere erabil daiteke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario