viernes, 17 de noviembre de 2017

Jolastokiak-Jolasaldiak / Recreos (II). "EKIN JOLASTEARI!"

Jolasaldia edo jolas ordua ikasleek ikasteko jarduera utzi eta jolaserako eskolan bertan hartzen duten atsedenaldia da. Pedagogoek garrantzi handia ematen diote jolasari eta ildo horretatik ez da gutxietsi behar jolasaldiak duen garrantzia, ikasleak jolastu eta beste ikasleekin harremanetan jartzeko. 

 EKIN JOLASTEARI!  es un atrayente proyecto que se ha puesto en marcha recientemente de cara a ofrecer al alumnado de educación primaria de nuestro centro alternativas  organizadas de distracción y diversión en los recreos matinales. Maitane (PT) e Irantzu (Jefa de Estudios) han sido las creadoras-organizadoras-diseñadoras de las actividades propuestas, y para las que se han apuntado voluntariamente 59 alumnos y alumnas de  4º, 5º y 6º de primaria.

Honen bitartez ikasleek, hala nahi izanez gero, beren goizeko atsedenaldia eskolako gela jakin batean igarotzen dute,  mahai jokoetan, eskulan txikiak burutzen, koreografiak prestatzen, ipuinak kontatzen eta, oro har, ekintza honetarako egokiak diren materialak erabiliz.


Proiektu honen helburuak honako hauek dira:
- Ikasleen arteko bizikidetza indartzea.
- Jolasorduari balio hezitzailea eranstea.
- Ohiko gelatik kanpo Euskararen erabilera sustatzea.
- Aisia momentua dibersifikatzea.
- Ikasleen parte-hartzea lantzea.

Hizkuntza lantzeaz gain, ikasle arduranunek besteei jolasak irakasten eta laguntzen diete 
Umeengan ilusio handia ikusten da. Dibertigarria da denontzat. Elkarrekin ikasiz eta olgetan!
En el pasillo de la planta baja del edificio de primaria está expuesto el calendario de actividades, el lugar donde se realizan, el alumnado responsable de cada día... para que, como hacían Aketza y Andrea cuando les pillé "in fraganti", quien quiera pueda consultarlo y disponer de toda la información necesaria para no perderse nada.

En la tabla superior se detalla qué  actividad hay cada día de la semana, dónde se realiza y a quiénes va dirigido, aunque  con la flexibilidad aconsejable se suelen producir  algunos cambios.
Los lunes hay juegos de mesa en la biblioteca para todo primaria.
Los martes, también en la biblioteca,  manualidades.
Los miércoles, en el gimnasio o en la sala de usos múltiples, coreografías y dibujo en la biblioteca.
Y los viernes, cuentacuentos.
           MAHAI JOLASAK          
Atsedenaldia eta denbora-pasa edonorentzat onuragarriak eta beharrezkoak badira, are garrantzitsuagoak dira hezkuntza bidez izaeraren hazkunde eta garapen prozesuak bete-betean hartzen duen harentzat. Haurtzaroan jolasaldiak ezinbesteko garrantzia du heldutasunerako nahiz gizarterako bidean.
El alumnado responsable del día, lleva peto rojo
          "MAHAI JOLASAK" TXOKOAREN AZALPENAK               
1- Irakasle arduradunarekin aurretik mahai jokoak adostu.
2- Mahai jokoa ondo ezagutu.
3- Aukeratutako mahai jolasak eskatzen duen jokalari kopurua kontutan hartu.
4- Mahai jokoaren arauak eta nondik norakoak argi azaldu jokalariei, hasi baino lehen.
5- Jokalari baten batek arauak errespetatu ezean, ohartaraziko zaio eta bere horretan jarraitzen badu, jokotik kanpo geratuko da.
6- Atsedenaldia bukatu baino bost minutu lehenago, mahai jokoa batu eta dena bere lekuan dagoela ziurtatuko da.
Los juegos pueden ser muy diversos, como se aprecia en las imágenes: 
cartas, 4 en raya, palillos chinos, puzzles,...


          ESKULAN TXIKIAK          
           TXOKOAREN AZALPENAK               
1- Irakasle arduradunarekin aurretik eskulana adostu, eta baita ere beharrezkoa izango den materiala.
2- Eskulanak era egokian egiteko beharrezkoak diren urratsak ondo ikasi eta praktikatu.
3- Eskulanak hasi baino lehen, parte hartzailei ondo azaldu zer egingo den eta nola, pausuz-pausu. Ordurako materiala prest egon behar da.
4- Partaideren batek ez badu materiala zaintzen eta ikasle arduradunen esan betetzen, eskulana bukatzeko aukera gabe geratuko da.
5- Atsedenaldia bukatu baino bost minutu lehenago materiala jaso eta dena txukun-txukun utzi behar da.

A los niños y niñas, hacer una  sencilla manualidad en el recreo y poder llevársela por la tarde a casa para compartirla con su seres queridos les encanta.
Iriak ata Jonek egindako lorea harro--harro erakusten dute.

               Jolasean               

          KONTU KONTARI          
¡Qué experiencia convertirse por un ratito en un afamado cuentacuentos y  contarle un cuento a  niños y niñas de menor edad!
          TXOKOAREN AZALPENAK               
1- Aste bat lehenago irakasle arduradunarekin kontatu eta antzeztuko den ipuina aukeratu eta adostu.
2- Ipuina irakurri eta ondo ezagutu ondoren, ipuin hori nola kontatu eta antzeztuko den erabaki behar da.
3- Ipuinaren atalak ikasle arduradunen artean banatu.
4- Ipuina kontatzeko edo antzezteko erabiliko den material osagarriak  (karetak, jantziren bat, txontxongiloren bat...) erabiliko badira aurretik prestatu.
5- Irakasle arduradunaK prestaketa lan guztietan laguntza emango du, horretarako atsedenaldiak edota bazkalosteko denbora erabiliko da.
6- Egun berean eguraldiaren arabera liburutegian edo Naturguneko antzezlan egitea erabakiko da eta entzutera datozen ikasleei jakinaraziko zaie.
7- Ipuin kontaketako arduradunek hasi baino lehen euren aurkezlea eta liburuarena ere burutuko dute.


          KOREOGRAFIAK          
Para las coreografías disponemos del gimnasio (del instituto) y de la sala de usos múltiples.
           TXOKOAREN AZALPENAK               
1- Aste bat lehenago irakasle arduradunarekin abestia aukeratu. Abestiak beti aukeratuko dira irakasleak duen zerrendatik.
2- Abestia aukeratu ondoren, atsedenaldi batzuetan koreografia erraz bat asmatu behar da. Pausu errazak eta denok egiteko modukoak.
3- Irakasle arduradunari koreografia erakutsi egokia den ala ez erabaki dezan.
4- Dagokion egunean, Gimnasioan musika prest izan eta koreografia burutu, partaideei erakutsiz.
5- Atsedenaldia bukatu baino bost minutu lehenago, musika aparatua eta pen drivea bere lekura itzuli, edo irakasle arduradunari bueltatu.


     Azaroko egitaraua / Programación de Noviembre     

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...