miércoles, 7 de marzo de 2018

Euskal Olerkiak (LHko ikasleekin lantzeko olerkiak)

     Izaro olerki bat errizetatzear    
Desde siempre hemos creído que la poesía es un buen recurso para trabajar en la escuela con los niños y niñas de  todas las edades, pero no siempre resulta fácil porque no es sencillo  encontrar poemas adecuados y ese contratiempo aumenta  en Euskera.

Pero sabemos que existe el interés del profesorado y también del alumnado y a quien escribe le consta porque en su día publicó un artículo de recopilación de poemas en Euskera (para trabajar, principalmente, en educación primaria) en su blog personal y  es la segunda publicación más visitada (tras otro de  refranes vascos) en la historia de dicho blog.

Por ello, hemos querido trasvasar esa recopilación (añadiendo algunos vídeos de alumnado del CEIP Concha recitando algunos de ellos) y publicarlo también en  nuestro blog escolar.

Esperemos que os guste y, sobre todo, que sirva para mejorar, que es siempre el primer objetivo.
     Endaitz eta Eder  olerki bat entzuten   
Betidanik uste dugu olerkia  eskolan lan egiteko baliabide ezin hobea dela adin guztietako umeekin erabiltzeko, baina beti ez da erraza baliabide hau erabiltzea, batzutan adinari egokitutako olerkiak aurkitzea zaila izaten bait da, eta euskaraz lortzea hainbat gatzagoa oraindik.

Baina badakigu bai irakasle zein ikasleen interesa handia dela eta idazten duena hortaz ziur dago, bere garaian bere blog pertsonalean olerki bilduma bat (batez ere lehen hezkuntzako ikasleei bideratuta) argitaratu zuelako eta aipatutako blogaren historian zehar bigarren argitalpen bisitatuena da, euskal atsotitzetako beste baten ondoren, hain zuzen ere.

Horregaitik bilduma hori gure eskolako blogera pasatzea (CEIP Concha-ko ikasle batzuk olerkiren bat errezitatzen ari diren bidetxoak gehituz) eta hemen argitaratzea nahi izan dugu.

Zuen gustokoa izatea espero dugu, eta barez ere, hobetzeko izango delakoan gaude, hobekuntza beti delako gure lehenengo helburua.
   Nekane y Markel recitando en el PIN del BEC    

         "Lagun bat"         
     (Kirmen Uribe)
Bada gorroto dudan lagun bat.
Zuhaitzean gora egin nahi dudanean
"ez, ez, ez, hobeto ez", esaten dit,
"laprast eroriko zara lurrera".


Bada gorroto dudan lagun bat.
Futbolean jolastu nahi dudanean
"ez, ez, ez, hobeto ez", esaten dit,
"ipurdi azpitik sartuko dizute gola".


Bada gorroto dudan lagun bat.
Gustuko neskarengana hurreratzean
"ez, ez, ez, hobeto ez", esaten dit,
"ez du zurekin nahiko berak".


Bada gorroto dudan lagun bat.
Anaia txikiari musu eman nahi badiot
"ez, ez, ez, hobeto ez", esaten dit
"esnatu egingo duzu umea".


Bada gorroto dudan lagun bat.
Lagun horren izena Lotsa da.
"Ez, ez, ez, inola ez " esaten diot gauero
"bihar, bihar ez dizut kasurik egingo ... bada".


       "Liburua"       
 (Kirmen Uribe) 
Behin amak
azokara eraman ninduen.
Han txito bat erosi zidan.
Txitoa kartoizko kutxa batean zetorren.
Amak nire eskuetan
jarri zuen kutxa.

Senti nezakeen
nire esku-ahurretan
txitoaren hanka txikiak.

Liburua horixe da:
kartoizko kutxa bat
barruan zerbait bizia duena.


           "Infinitum"         
 (Joxantonio Ormazabal) 
 Zenbat ur tanta daude itsas zabalean?
Zenbat izar zeru urdinean?
Zenbat letra liburuetan?
Zenbat minutu ote ditu mundu zahar honek?
Infinitum.
Zenbat malko isuri dira sufrimentuaren ontzitik?
Zenbat musu banatu dira maitasunaren kutxatik?
Infinitum.
Baina infinitum zenbat da, aizu?
Malkoak ur tanta bihurtzen direnean
minutuak letra eta izarrak musu
infinitum zenbat den
orduan jakingo duzu.


          "Txoria txori"        
 (Jose Antonio Artze) 
Hegoak ebaki banizkion
nerea izango zen
ez zuen aldegingo
bainan,
honela ez zen gehiago txoria izango
eta nik... txoria nuen maite.
 



           "Nire aitaren etxea defendituko dut"          
 (Gabriel Aresti) 
Nire aitaren etxea defendituko dut.
Otsoen kontra, sikatearen kontra,
lukurreiaren kontra, justiziaren kontra,
defenditu egingo dut nire aitaren etxea.

Galduko ditut aziendak, soloak, pinudiak;
galduko ditut korrituak, errenteak, interesak,
baina nire aitaren etxea defendituko dut.

Harmak kenduko dizkidate,
eta eskuarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
eskuak ebakiko dizkidate,
eta besoarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
besorik gabe, sorbaldik gabe,
bularrik gabe utziko naute,
eta arimarekin defendituko dut
nire aitaren etxea.

Ni hilko naiz,
nire arima galduko da,
nire askazia galduko da,
baina nire aitaren etxeak
iraungo du zutik.


            "Ogia eta hura"             
 (Joxantonio Ormazabal) 
Hau
hori
eta hura.
Edaririk onena
iturriko ura.
Hemen
hor
eta han
ogia "pan",
ebaki eta jan.


        "Hiria"        
 (Joxantonio Ormazabal) 
Semaforoa kukuka
hiru kolore keinuka.
Anbulantzia oihuka
ñiu-ñiu-ñiuka.
Motor beltza orruka
burrun-burrun-burrunka.
Auto guztiak marruka:
ziu-fiu-fiuka.
Ilargia kulunka
eta maiteminduak musuka.

        "Beltzak"        
 (Joxantonio Ormazabal) 
Beltzak ez dira ongi bizi
zurien artean.
Ez al dituzu ikusi
zeure etxeko atean?
Iruditzen zait
askotan hobeto bizi dela
txakurra katean.
Denok berdinak garela
esaten dugun bitartean
gezurrik eta goserik
ez da falta
gure gizartean.


        "Euri tanta"        
 (Joxantonio Ormazabal) 
Ni euri tanta banintz
egingo nuke zure sudurrean txirrist,
lurrera erortzean salto
eta hodeietara joango nintzateke berriz.


        "Ezin dut ulertu"        
 (Joxantonio Ormazabal) 
Amak esaten dit:
"Isilik zaudenean politagoa zara".
Baina sukarrarekin gaixo nagoenean
jartzen dit eskua kopetan
eta begira zer esaten didan, hara:
"Ez al daukazu hizketarako gogorik,
ez al zaude ondo, Ainara?"
Nik ezin dut ulertu.
Zergatik nahi ote nau amak
gaixo nagoenean berritsu
eta ondo nagoenean mutu?

        "Urriko poema"        
 (Kirmen Uribe) 
Iritsi dira notiziak
iritsi dira eskutitzak
baina ez zureak.

Igaro ziren hegazkinak,
erre zituzten zubi denak,
isildu bazterrak.

Galdetu diet hegaberei,
galdetu pago biluziei,
ez dakite ezer.

Etorri hona,
Etorri laster niregana.
Izotza dut zainetan.

Soineko gorria iazko Sanjuanetan.
Suaren beroa gure gorputzetan.
Amantala zabaldu da zelaian.
Argazki zaharra ene oroimenean.
        "Munduari begiratzeko"        
 (Kirmen Uribe) 
Munduari begiratzeko modu bat, 
laguntzarrekin kantatzeko modu bat, 
horman eguzkia hartzeko modu bat, 
itxaroten jakiteko modu bat.
Pagoak ukitzeko modu bat,
 azalak irakurtzeko modu bat,
 hego-haizea usaintzeko modu bat,
 autoan negar egiteko modu bat.
Ez onena agian,
 ez ederrena agian,
 zaharregia, txikiegia agian.
Begietara begiratzeko modu bat, 
galderak egiteko modu bat, 
eskutik heltzeko modu bat,
amets egiteko modu bat.
Ez onena agian,
 ez ederrena agian,
zaharregia, txikiegia agian,
agian.
        "Inurria uretan"        
 (Joxantonio Ormazabal) 
Igoko luke zuhaitzik altuena
baina ez luke pasatuko
errekarik txikiena.
Inurri batek
eman dit gaur pena.
Urak zeraman
errekan behera.
Hankak mugitu arren
alde batetik bestera
ezin irten lehorrera.
Nik ez dut nahi ikusi
inurririk uretan,
ez malkorik begietan
ez penarik bihotzetan.

     "Ametsak"     
 (Joxantonio Ormazabal) 
Maindire zuri artean
ezkutatzen dira nire ametsak.
Berdinak direla
zuriak eta beltzak.
Nazio probreei laguntzen dietela
nazio aberatsak.
Diruak baino gehiago
balio duela bizitzak.
Isildu direla betirako
bonba eta fusil hotsak.
Baina jaikitzen naizenean
pena hartzen du nire bihotzak.
Maindire zuri artean
ezkutatzen direlako nire ametsak.
     "Bi gezur eta bi egi"     
 (Joxantonio Ormazabal) 
Bi gezur eta bi egi
kontatutzera noa ni.
Gezurra ala egia?
Zortzi eta lau hamabi.
Autoa ala berebil
ni txofer ikasten nabil
gezurra ala egia?
Nire autoak bost gurpil.
Gu hamar anai izanda
bakoitzak badu arreba.
Egia ala gezurra?
Gu hogei senide gara.
Nondik jaiotzen da, nondik?
Nik behintzat hori badakit
gezurra ala egia?
Saguzarra arrautzatik.
     "Aitonaren bastoia"     
 (Joxantonio Ormazabal) 
Aitona hil zait eta
amonak esan dit:
"Hura zeruan dago
ez izan dudarik".
Eta amonari
galdetu diot nik:
"Baina nola ez du, ba,
eraman bastoirik?"
     "Gezurretan"     
 (Joxantonio Ormazabal) 
Elurra beltz
eta ikatza zuri.
Odola berde
porrua gorri
egia gezur
gezurra egi...
metro beteko sudurra
hazi zait niri.
        "Maite ditut"        
 Jose Antonio Artze 
Maite ditut 
maite
geure bazterrak
lanbroak
izkutatzen dizkidanean
zer izkutatzen duen
ez didanean ikusten 
uzten orduan hasten bainaiz
izkutukoa...
neure barruan bizten diren
bazter miresgarriak
ikusten.

Hizkuntza batek ez daki
onaren ala txarraren berri.
Hori gizakion kontua da.
Hizkuntza bat itzalaren antzekoa da.
Ukabila altxatuz gero
hark ere altxatu egingo du.
Ihesi bazoaz, hark ere
zure atzetik egingo du ihes.

Hizkuntza batek ez daki
egiaren ala gezurraren berri.
Hori gizakion  kontua da.
Hizkuntza batek ez du ormarik eraikitzen,
kolorez pintatzen ditu.
Hizkuntza batek ez du inor hiltzen,
batu egiten gaitu.

Baina hori bai, hizkuntza bat,
hizkuntza bat hil egiten da.
                       Kirmen Uribe

Zu zara nire izarra
zu nire eguzkia
zingeruen artetik
zerutik jaitsia.

Kale barrura noa
bertan nahi dut bizi,
hantxe ikusiko dut
sarritan Maiñasi.

Nire bihotza dago
oso penaturik,
joan behar dudalako
laister zure ondotik.
Iparragirre (egokitua)

Ulertzeko moduko poemak nahi ditugu.
Infiniturik gabe, eta ahal dela laburrak.
Ez hiztegi museoetan gordetzen direnetakoak,
gogoan geratzen diren horietakoak baizik.
Berdin zaigu nola abesten duen txoriak,
kantatzeko moduko poemak nahi ditugu.

Trenez, haserrez, umorez beteak.
Gordinak, zintzoak, zaharren azken hitzen antzekoak.
Bizitzen eta hiltzen, ikusten eta egoten.

Entretenituko gaituzten poemak nahi ditugu,
oherako modukoak, pelikulen antzekoan,
haizerik gabe, itsasorik gabe eta ulergarriak,
ulertzeko moduko poemak nahi ditugu.
Jon Aiastui (2004)

Nire aberria lurra bezain zaharra da
baina ez da lurra bakarrik
haizeak bezala inguratzen nau
eta lotzen askatzen nauelarik.

Nire aberria suaren antzekoa da
beti bera barria beti
epeltzen nau kanpoan hotz dagoenean
eta erretzen ere badaki.

Aberriaren mugak, euskararenak,
gure baitan daude gehienak
euskara zabalduaz,
lau haizetara,
zabalago egiten gara…
Joserra Garzia

"Zergatik (ez) naizen abertzalea"
Ignazio Aiestaran (2003)

Ez ditut zortzi euskal deiturak.
Ez dut Rh negatiborik nire zainetan.
Ez naiz baserrian bizi.
Ez naiz Ekaingo haitzuloan sartu.
Ez dakit zelan jo trikitixa.
Ez dut harrespilik egin nehoiz.
Ez dut apusturik egiten frontoian.
Ez naiz trebea zortziko-dantzarako.
Ez dut Gernikako arbola ukitu.
Ez ditut arrantzaleen abestiak ezagutzen.
Ez dituu txikitan janzten nituen kaikuak aurkitu.
Ez dut arrano beltzik marrazten.
Ez dut ikurrinik kulunkatzen.

Abertzalea izan ez arren
Abertzalea naiz,
Lurreko txoko honetatik
ilargia nola ikusten den
gustuko izatea
abertzalea izatea bada.

En nuestra modestia opinión, este vídeo muestra un gran trabajo hecho por niños y niñas de Karrantza:
Gure uste apalean, hau altxor bat da:

         "Zure begiek"        
 Mikel Markez 

Zure begiek mintzen naute
zure ahoak beldurtzen nau
niretzako nahi zinduket
sentimendu mugaezina.

Urontzi bat naiz,
noraezean dabilen urontzia.
Mila arroken kontra jo dut 
baina beti korronteak
zure kostaldera narama.

Zure begiek mintzen naute
zure ahoak beldurtzen nau
niretzako nahi zinduket
sentimendu mugaezina.

Zu gabe ez naiz ezer.
Zu gabe zertarako bizi.
Bizitza hontan ditudan 
helburu guztiak
ez dira ezer lortu zeren eta...
zurekin konpartitzen ez baditut

Zure begiek mintzen naute
zure ahoak beldurtzen nau
niretzako nahi zinduket
sentimendu mugaezina.
"Bihotzik gabeko panpina"
Jose Antonio Artze
Elur zuri hotz-hotzez
egin dugu panpin motza,
tripa handia
eta sudur zorrotza.
Denok entzun dugu
haren hitz-hotsa:
"Nork prestatuko dit,
urtu arte bakarrik,
nork prestatuko dit
bihotza?"
        "Xalbadorren heriotza"        
 Xabier Lete 
Adiskide bat bazen 
orotan bihotz-bera,
poesiaren hegoek
sentimentuzko bertsoek 
antzaldatzen zutena.

Plazetako kantari 
bakardadez josia,
hiltzen lihoa iruten
Bere barnean irauten 
oinazez ikasia...
ikasia.

Nun hago, zer larretan
Urepeleko artzaina,
Mendi hegaletan gora
oroitzapen den gerora
ihesetan joan hintzana.

Hesia urraturik 
libratu huen kanta,
lotura guztietatik
gorputzaren mugetatik 
aske senditu nahirik.

Azken hatsa huela 
bertsorik sakonena,
inoiz esan ezin diren
estalitako egien 
oihurik bortitzena...
bortitzena.

Nun hago, zer larretan
Urepeleko artzaina,
Mendi hegaletan gora
oroitzapen den gerora
ihesetan joan hintzana.

"Euskal.. (Gora Euskal Herria)"
Rober Areizaga (1987)
Euskaldunak hiltzaileak garela
entzun da lekuren batetan,
 bakezaleak izatearen ordez 
gudazaleak garela,
arazo handiak sortzen ditugula,
...omen...
...esanak esan...
Garrasika dinot
gora euskal jendea,
umeak, mutil-neskak,
gizon eta emakumeak,
atso eta agureak,
hil egin zirenak, hil zituztenak,
baita ere jaioko direnak.
Ozenki esan nahi dut
gora euskal hizkuntza, 
baita era gure ikurrina,
euskal herri osoan eta euskal herri guztiak,
gora euskal ohiturak,
euskal izakera.
Oihuka dinot
gora euskal gudariak.
    "Ilargia"   
  Ken Zazpi  
Esaiozu euriari, berriz ez jausteko, 
esan bakardadeari, gaur ez etortzeko. 

Eusten nauen soka zara, eta itotzen nauena 
ametsak sortu zizkidana, galtzen dituena. 

Zuretzat, ilargia, lapurtuko nuke gauero, 
eta zu, itsu zaude, bere argia ikusteko, 
irrifarrez, gero minez, eragin didazu negarra, 
nire sua, itzali da, ez zara gaueko izar bakarra, 
ez zara. 

Esan sentitzen dudana,ez dela egia 
une baten sinisteko, ez garen guztia, 

Zuretzat, ilargia, lapurtuko nuke gauero, 
eta zu, itsu zaude, bere argia ikusteko, 
irrifarrez, gero minez, eragin didazu negarra 
    "Aita-semeak"   
  Oskorri  
Aita semeak tabernan daude
Ama-alabak jokoan,
Aita semeak tabernan daude
Ama-alabak jokoan.

Berriz ikusi beharko dugu
Behi gizena auzoan,
Berriro ere ez da faltako
Trapu zaharrik kakoan.

Aita semeak tabernan daude
Ama-alabak jokoan,
Aita semeak tabernan daude
Ama-alabak jokoan.

Eta lapurrek ohostu dute
Guk gendukana etxean,
Eta gu gaude erdi biluzik
Beti inoren menpean.

Aita semeak tabernan daude
Ama-alabak jokoan,
Aita semeak tabernan daude
Ama-alabak jokoan.

Geurea dugu erru guztia,
Geurea dugu osoan,
Ez inori ba errua bota
Euskal herria hiltzean.

Baina gaztea naiz eta daukat
Etorkizuna eskuan,
Ez zaigu hilgo euskal herria
Ni bizi naizen artean.

Aita semeak tabernan daude
Ama-alabak jokoan,
Aita semeak tabernan daude
Ama-alabak jokoan.

     "Ene maitea nauzu"   
  Iñaki Eizmendi  
Ene maitea nauzu
bihotzetik desterratu
nola jakin duzu 
hainbeste zaitudala maitatu
eta nire suaz, eta nire suaz 
minez ez zara, ez zara urtu,
eta nire suaz, eta nire suaz 
minez ez zara, ez zara urtu.
Udazkeneko lore
lur gorri ilunen antzu,
odol beroaz omen nintzen
nire bihotz labean sartu,
baina arratseko itzalaz,
baina arratseko itzalaz, 
soilik haiz bihurtu bihurtu negu
baina arratseko itzalaz,
baina arratseko itzalaz, 
soilik haiz bihurtu bihurtu negu.
Usteak erran zidan
zutaz nintzela jabetu
baina ederki didazu
arima barruan engainatu
ni naizelako amodioaz prest
ni naizelako amodioaz prest
hau besterik ez diak, ez diak lortu
ni naizelako amodioaz prest
ni naizelako amodioaz prest
hau besterik ez diak, ez diak lortu.
Hor habil, kalean gauez
ilargia geroztik ahaztu,
harriei galdezka
zure huts minaren zentzu.
eta pena egin nahiean
eta pena egin nahiean  
ilunean, nolabait, nolabait, goxatu.
eta pena egin nahiean
eta pena egin nahiean  
ilunean, nolabait, nolabait, goxatu.


     "Aitormena"     
  Hertzainak  

"Eskutitza"
Hemendik at!
Idoia:
Zer moduz?
Gaur beti bezala zutaz oroituz.
Badator udara
Laster egonen gara.

Itsasoko olatuek
Eskutitza ekarri dute
Zure hitzak irakurtzen
Gehiago naiz maitemintzen.

Zuretzat muxu bat,
Botila hau doakizu hemendik at
Itsasoan zehar
Bidai luze batean.

P.D. Hau ez da erreala
Soilik amets bat da
Desio hau azkenik 
Betetzea nahi dut nik.

     "Euskal Herrian Euskaraz"   
  Oskorri 

Euskal Herrian euskaraz 

nahi dugu hitz eta jolas 
lan eta bizi euskaraz eta
hortara goaz, 
bada garaia noizbait dezagun 
guda hori gal edo irabaz. 
Zabal bideak eta aireak 
gure hizkuntzak har dezan arnas, 
bada garaia noizbait dezagun 
guda hori gal edo irabaz. 

Euskal Herrian euskara 
hitz egiterik ez bada 
bota dezagun demokrazia 
zerri azkara
geure arima hiltzen uzteko 
bezain odolgalduak ez gara. 
Hizkuntza gabe esaidazue 
nola irtengo naizen plazara, 
geure arima hiltzen uzteko 
bezain odolgalduak ez gara. 

Euskal Herri euskalduna 
irabazteko eguna 
pazientzia erre aurretik 
behar duguna, 
ez al dakizu euskara dela 
euskaldun egiten gaituena? 
Zer Euskal Herri litzake bere 
hizkuntza ere galtzen duena. 
Ez al dakizu euskara
dela euskaldun egiten gaituena?
     "Mariñelaren zai"   
  Sorotan Bele
Arotzak zuen alaba bat
zen herriko xamangarriena
bi gizonek nahi zuten jabe izan
haren bihotzak nola esan.

-Zer dun, zer dun ene alaba
-Mariñela maite dut aita
-Ez al dun ulertzen, ezinezkoa da
jauntxoa da hiretzat maitia.

Orduan egarriak denak ziren ba
maitasun ukatuarentzat
jauntxoa dator hire esku bila
marinela Irlandara doa

Hala izan zan eskontz behartua
aberatsik ez ziren han
ta guztiak dantzan, guztiak alai
mail ezberdinak ahaztuaz.

-Zer dun, zer dun ene alaba
-Mariñela maite dut aita
-Ez al dun ulertzen, ezinezkoa da
jauntxoaren emaztea zara.

Gaur egun oraindik ikus dezakegu
alaba hura lehioan
mariñelaren zai,zai
itsasoan du itxaropena.

     "Guk Euskaraz"   
  Urko  
Guk euskaraz
Zuk, zergatik ez?

Euskara putzu sakon 
eta ilun bat zen,
eta zuek denok
ur gazi bat 
atera zenuzten
handik nekez

Orain zuen birtutez
zuen indarrez
euskara
itsaso urdin
eta zabal 
bat izanen da
eta guria da.

Nik eta zuk
egin behar dugu
Euskal Herria
gure buru.
     "Lau teilatu"   
  Itoiz  
Hemen gaude
ta poztutzen naiz
ta ziur zure aita ere bai;
ta zer ondo... zelan dijua
zure bufanda txuria.

Lau teilatu gainian
ilargia erdian eta zu
goruntz begira,
zure keia eskuetan
putzara batekin... putz!
Neregana etorriko da
ta berriz izango gara
zoriontsu
edozein herriko jaixetan.

Goxo goxo
kanta egin nazu
Benitoren Maria Solt.
Negarrik ez,
txuri zaude ta malkoak
zure kolorea kentzen dute.

Lau teilatu gainian...

Felix, Felix bihar
berriz egongo gara
txanpain apur batekin;
diru gabe baina
izarrak gurekin daude,
piano baten soinuaz.

Lau teilatu gainian...

     BENEFICIOS DE TRABAJAR LA POESÍA EN LA ESCUELA:     

1. Estimula la imaginación: Los niños se sienten atraídos por la musicalidad y el ritmo de las poesías, y a través de ellas  se estimula la imaginación, el gusto y el hábito por la lectura tan importantes en su aprendizaje posterior.
2. Enseña vocabulario: Son un recurso perfecto para que aprendan vocabulario y conozcan el entorno que les rodea, además ayudan a aprender con más facilidad los conceptos y contenidos con los que queramos trabajar.  
3. Ejercitan la memoria: Son fáciles de memorizar y los pequeños  lo hacen encantados, sobre todo si les animamos  a dramatizar haciendo pequeños teatros o a disfrazarse de algunos de los personajes. ¿Cuántos adultos recuerdan poesías aprendidas en su niñez? La poesía que recitaron para el día de la madre, la primera canción que aprendieron en el parvulario, seguro que todos tenemos en mente alguna. 
4. Mejoran la expresión oral: A través de las poesías se ejercita la expresión oral, ya que ayuda a adquirir más vocabulario que el niño podrá utilizar al hablar. 
5. Trabajan la sensibilidadpermiten profundizar en el significado de las emociones
6. Activan la creatividad.
7. Transmiten valores: Intervienen en el aprendizaje social, se transmiten valores como la solidaridad o la tolerancia, y se aprenden distintas emociones que resultan muy beneficiosas para los niños, como las relaciones y vínculos afectivos que conocen muy temprano por medio de las nanas y canciones infantiles. 

8. Pueden ser herramientas para trabajar la psicomotricidad del niño. Con una poesía se puede trabajar la expresión corporal, ejercicios de coordinación y equilibrio, cambios posturales y del sentido de la marcha. Sólo hay que teatralizar lo que va diciendo y acompañar la lectura con el movimiento corporal.

2 comentarios:

  1. no hay poemas de 8 lineas?

    ResponderEliminar
  2. Oso lan ona eta interesgarria. Nire ikasleekin praktikatuko dut!

    ResponderEliminar

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...