martes, 5 de diciembre de 2017

Euskararen Eguna 2017


Euskararen Nazioarteko Eguna abenduak 3an ospatzen da. Aurten igandea izan denez, Kontxa eskolak ez zuen ospatu gabe utzi nahi eta ostiralean, abenduak 1ean, egin genuen. Eguraldiak ez zigun lagundu, baina ez hotzak ezta euriak ere ez zuten festa bertan behera uztea lortu, aldrebes, poza eta algara nagusi izan ziren!
 Neska-mutilak ilusioz beterik, gurasoak beti bezala laguntzen eta irakasleok bidea zabaltzen...
hori da erronka.
Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da, Frantzisko Xabierkoaren egunean. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen, eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, euskaraz.
1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euakararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten.
Kontxa HLHIko gaurregungo irakasle batzuk
Aurrean aipatu bezala, 1995ean instituzionalizatu zen Euskararen Nazioarteko Eguna, eta harrezkero, euskararen erabilera eta euskara bera sustatzeko asmoz, hainbat elkartek, erakunde publikok eta herritarrek milaka ekitaldi antotzen dituzte egun horretarako Euskal Herriko txoko guztietan. Karrantzako Kontxa Eskolan, ere bai.
Jakin, badakigu euskarak 365 egun dituela, baina gaurkoa egun berezia da, urtero bezala.
Gaur egun, orain dela 20 urte baino 181.000 elebidun gehiago dago EAEn, baina euskararen ezagutza eta erabilera ez dira neurri berean hazi. Biztanleen %20k euskara erdara beste edo gehiago erabiltzen du, eta beste %8,9k euskara erabiltzen du, baina erdara baino gutxiago. Beraz, euskararen erabilera areagotzea da xedea, erabileran baitago etorkizunaren giltzarria. 
“Euskarak garapen historia luzea du. Hizkuntzaren aurre-historiaz, aldiz, ezer gutxi dakigu segurtasunez. Baina euskara, batez ere, hizkuntza modernoa dugu, gaurkoa eta gaurkotua, gure egungo gizarteak erabiltzen jarraitu nahi duena eta, gizartearen alor guztietan, gero eta aitortza handiagoa jasotzen ari dena. Euskararen aldeko oinarrizko adostasunetik, 1982ko Normalizazio Legean islatutakotik, itun berri bateranzko orainaldiko saioetara denbora tarte bat dago, ez oso handia, baina euskararen ezagutza eta erabileran aurrerapauso sendo eta ikusgarriak eman dira urteotan”. Aurrerago, honela zioen: “Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzean euskararen orainari eta etorkizunari leiho zabal bat irekitzen diegu, eleaniztasunak gure bizikidetzan eta gizarte-kohesioan izan dezakeen eragin onuragarriaz konbentziturik”. 

            PRIMERAN PASATU GENUEN!           

...  eta Marisorgin agertu zen...
Marisorgin, zu bai famatua zarela, begira zenbat paparazzi dituzun alboan!
         ...eta Marisorginekin ...   zoramena!!          




Kontxan egun osorako ekintzak prestatu genituen eta ohiko den bezala 11:45etan frontoian egin ziren ekintzetara gurasoak gonbidatu genituen. Eguraldia eta ordutegia kontutan harturik, partaidetza ezin hobea izan zen. Eskertzekoa benetan!


Hasteko, taldeka euskal dantzak egin genituen. Agian prestatzeko denbora falta izan genuen, baina egia esan, egun honetan euskararen alde denok bat egitea, ondo dantzatzea baino garrantzitsuagoa zen. Hori bai, txikienetik handienera, guztiak gogo bizian aritu ziren.

Ondoren, bertso saio ederra izan genuen LHko ikasleen eskutik. Etorkizunean Karrantzako bertsolaririk izango ote dugu? Ez da erraza bertsoak sortzea, hiztegi aberatsa eta buru trebetasuna ezinbestekoak dira, baina batzuk gustuko dute eta eginaz  ikasi eta zaletasuna har dezakete.

Goizeko festari bukaera emateko guztiak batera dantzatu genuen.
Egun honetara ezin zen faltatu gure lagun den Marisorgin. Seguru nago gure portaera eta emanaldiekin oso pozik gelditu zela, baina askoz gehiago egun horretan,bereziki, bai ikasle, irakasle zein guraso, euskaraz mintzatzen saiatu ginelako. 

Dena ikusteko sakatu bideoan...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...