viernes, 12 de enero de 2018

Inauteriak zeruertzean!

Inauteriak, ihauteak, ihoteak edo haratusteak mundu osoan zehar neguaren bukaera aldera ospatzen diren jaiak dira. Haratuste hitzaren jatorria "haragi uztea" omen da eta, mendebaldeko euskaraz erabiltzen da, nahiz eta gaur egun "haragi" eta "utzi" hitzak euskalki hartan ohikoenak ez izan. Azken izen hau mundu osoan zehar erabiltzen den carnaval edo carnivalen parekoena da, hauek latinetik baitatoz: carne (haragi) eta levare (utzi). Hala ere Euskal Herrian iñauteri, ihauteri, haratuste eta iyote gehiagotan erabiltzen dira. Inauteri hitzak "inausi" aditzarekin harremana bide dauka, zuhaitzak inausteko garaiarekin, alegia.
En estas dos primeras fotografías, de los Carnavales de 2006, tenemos primeros planos de Arrate y Alen, que,  años después, han regresado a Concha para hacer sus prácticas  de Magisterio.
2008ko Inauterietan
-goiko irudian LH1ekoak andereño Rosarekin; behean Itzal (LH2) eta Araitz (LH1)-
Egun hiri inauterietako osagai nagusiak mozorroa, musika eta dantza badira ere, inauteri tradizonaletan ekintza-esparru zabalagoa zegoen: txantxak, zarata sortu, eltzeak puskatu, elkarri ura, zahia, irina eta beste gauzak bota, puxikaz eta makilez jo, txakur eta katuen buztanei gauzak lotu, oilarrekin jolastu, etxez etxeko eskeak egin ondoren oturuntzak, iseka egin, irainak bota, sekretu eta zurrumurruak zabaldu eta abar.
Araitz eta Maider, 2013an
Aingeru  (goian) eta Ibon (behean) sirenatxoak
El carnaval es una celebración que tiene lugar inmediatamente antes de la cuaresma cristiana (que se inicia con el Miércoles de Ceniza), y que tiene fecha variable (entre febrero y marzo según el año). Tradicionalmente comienza un jueves (jueves lardero) y acaba el martes siguiente (martes de carnaval). El carnaval combina elementos tales como disfraces, grupos que cantan coplas, desfiles y fiestas en la calle. A pesar de las diferencias que su celebración presenta en el mundo, su característica común es la de ser un período de permisividad y cierto descontrol. En sus inicios, probablemente con un cierto sentido del pudor propio de la religión, el Carnaval era un desfile en que los participantes vestían disfraces y usaban máscaras. Sin embargo, la costumbre fue transformando la celebración hasta su forma actual.
Eneritz eta Nerea

Arrate (goian)eta Alaia (behean)

Olatz (goian) eta Ana (behean)
Esther
Lander bere hezitzailearekin (Elena)
Lucia, Dasha eta Tindra

Jorge arrantzalea Rubenekin, 2013an

2013ko arrainak, Rosa eta Ascenekin

Alen eta Markel

Ascen eta Rober, 2013an

Bob Esponjakoak
(Argiñe, Agurtzane, Olga eta Sonia)
Erika eta Rober

Gaizka eta Raquel
Maria José (Neptuno)

Zonbiak 2011ko Inauterietan
Egoitz, Iratxe eta Ainhize, goian
Jon Flores eta Unai, behean

2012ko euliak
Artzaina artalde gabe
Endika (goian) eta Irati (behean), 2012an

Jorge eta Ana (Kermanekin) beti umore onez

Haimar eta Yael

Patxi, Markel eta Xabi, txerrikumez, 2012an

Andereño Arantzazu  Ainhoa  eta Gaizkarekin, 2012an

Ama ausarten parte hartzea eskertzen da beti
 Osane eta Izaskun, azenarioz

Maider

Egun Turtziozeko eskolako zuzendaria, Roberto Canales

Lukas

Nerea eta Karlotta

Gixane eta Ainhoa

Izaskun

2012ko irakasleak

Andereño Rakel Tabernilla 2008ko Inauterietan


¡CON ESOS DISFRACES CUALQUIERA CONOCE A ESTOS!

Endika eta Xabi, 2006ko Inauterietan

Andereño Rosa Martin 2006an

Saioa, 2008an

Victor Monasterio gernikarra, 2006/07ko zuzendaria

Jorge sukaldaria

Julen eta Aintzane anai-arrebak, 2006an

Andereño Isabel eta Alba

          INAUTERIEN   HISTORIA          
Inauteriak ez dira Euskal Herrira bakarrik hedatzen. Mundu guztiak ezagutu izan ditu eta era berean bizi. Gaur egun ere ez dira gutxi jai hauek berpizten eta gaurkotzen dituzten herriak. Hauetatik bat Euskal Herria berau dugu.

Baina, nondik datorkigu inauteriak ospatzeko ohitura hau? Inauteriez galdetzean eta mundu guztian zehar hain hedaturik den ohitura bat dela ohartzean, gizakiak berak izan duen eta gaur egun duen arrazoi sakonen bati erantzungo diola pentsa genezake.

Noiztik dauzkagu gure artean ohitura hauek? Gizakiak bezain zaharrak direla esatea gehiegi bada ere, bai gutxienez artzaintza arokoak. Beraz, historiaurretik bertatik datozkigu aztarnak.

Gizakia artzain bilakatzean, mundua eta izadia beste modu batez ulertzen hasi zen. Kobazuloetan bizi ziren haiengan, ehiza, arrantza eta fruitu bilketatik agian, urtaroen aldaketek eragina zuten. Baina are gehiago artzaintzatik bizi behar zutenengan, udako beroaldietan mendi gainetara jotzen zuten, baina neguko elurtzetan ibarretara eta itsasaldetara. Bizitza toki finkatu batean egin beharrean aldatu egiten zuten, udarako toki bat zeukaten, eta negurako beste bat. Nekazaritzarekin gehiago finkatu zitzaion gizakia lurrari, uzta eta erein garaiak zirela-eta.

Batzuetan bizitza errazago egiten zitzaion, bestetan zailago. Eguzkia jarri zuten guzti honen eragile. Eguzkia beharrezkoa zen fruituak heltzeko. Bera da garai hartakoentzat bizitzaren oinarri. Hala ditugu euskaraz "Eguberri" (eguzki berri), eta "Ekain" (eguzki gain). Neguko eta udako solstizioak kontuan izaten hasi ziren, bai bata bai bestea, jai bereziz ospatzen zituzten. Negutik udaberrirako bizitza berri baten pozez sortu zen inauteri aroa eta udan, ekainean "San Joanak".

Antzinako gizakientzat inauteriek urtaro bat agurtzean eta beste berri bat hastean hartu zuten esanahi berezia. Abereak hartuz beste lurralde batzuetara jo behar zuten janari bila. Beraz, murritzaldiak, janari eskasia eta abar ezagutu behar izan zituzten. Honen aurrean, bai janariz, bai dantzaz, bai edariz hornitutako jai batez agurtzen zuten aurretiko urtaroa.

Baina inauterien datu zehatzagoak kristautasuna zabaldu ondoren datozkigu. Kristautasunak, ohitura zaharrago bati jarraituz, Garizuma ezartzen zigun. Une hau era guztietako penitentzi, sakrifizio, zigor eta barauz dago osatuta, batez ere barauz, barauak baitira Garizumako ekintzarik nabarmenenak (aratusteak: haragi uztea). Garizuma aurreko unea inauteriek osatzen dute. Gizakiak oreka bat bilatu nahian, Garizumaren aurretik, Inauteriak antolatzen hasi zen. Inauteri hauek Garizuma esanahiaren aurkako ekintzez osatzen ziren. Inauteriak azken batean, Garizumaren "zigorrak" jasan aurretik, gizartearen eta gizakiaren prestakizun psikologiko bat baino ez direla esan genezake.

Inauterien esanahi semantikoaz zera esan dezakegu, erromatarrek beraiek ere "Carnes tolendas" hitzaz ezagutzen zutela garai hau, "haragia uzteko sasoia" agian. Guk Bizkaian esanahi bera duen hitza erabiltzen dugu: "Aratusteak", haragia jatea uzteko garaia. Gaur egun, Euskal herrian zehar Inauteriak hitza dugu, urtaroaren muga honetan gizakia bere askatasunik zabalenean dago. Badirudi txantxetan edo adar jotze garaia dela, hori esan nahi duela hitz honek, festa garaia hain zuzen. Festa garai honen punturik gorenena asteartea izaten da, ondoren errauts eguna dator, eta berarekin batera Garizuma.
                                                                                                                         Testuaren iturria: http://www.santurtzieus.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...